logo

San Joan apostolu eta ebanjelariaren egunean, hau da, abenduaren 27an, Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoaren egoitzan gauzatu zen On Jose Ignazio Tellechearen Fondo dokumental pertsonala Donostiako Gotzaindegiari ematearen ekitaldi ofiziala. Dohaintza historialari ospetsu eta apaiz zintzo zenaren arreba eta oinordeko unibertsala den Mª Angelesek egin du.

Tellechea

Erabaki horrek familiak On Jose Ignaziok utzi dituen dokumentu eta apunteak -inprimatuak naiz eskuz idatziak- ongi zaintzeko eta egoki kontserbatzeko duen sentsibilitatea adierazten du batetik, eta, bestetik, material hau katalogatzeko eta jendearen esku jartzeko duen interesa, legislazio zibilak eta kanonikoak ezartzen dituen murrizketak kontuan hartuta betiere.

Elizbarrutiko Artxibo Historikoko Zuzendari den On Jose Angel Garrok eman zion hasiera ekitaldiari. Bere agerraldian eskerrak eman zizkion Maria Angeles andereari On Jose Ignazioren Fondo dokumental pertsonala Donostiako Gotzaindegiaren esku uztearekin azaldu duen ausardiagatik. Halaber, adierazi zuen Elizbarrutiko Artxiboaren esku uzten diren dokumentuak ongi zainduak izateaz gain, sailkatu eta inbentariatu ondoren jendearen eskura jarriko direla "ongiaren, egiaren eta edertasunaren lekukotasuna aurki
dezaten bertan"
. Ondokoa ere azpimarratu zuen:

"Bera da, bere osotasunean jada, Ondare publikoa, zeren multzo dokumentala, bibliografikoa, historikoa edo artistikoa izan, memoria kolektiboaren zerbitzura dago eta On Jose Ignaziok urtez urte -poliki-poliki baina etenik gabe- jaso, ahalegin handiz landu eta bere liburu, argitalpen eta ekintza akademikoen bidez munduari eskaini dizkion baloreetan eta adiskidetasunean guztiok hezteko balio baitute. Berea egin zuen "Caritas in veritate" entziklikan Aita Santuak behin eta berriz azpimarratzen duen ideia: 'Etenik gabe ahalegindu behar da munduan zeharreko integrazio prozesuan, orientazio kultural pertsonala eta elkartekoa, transzendentziara irekia eman dadin, bidea errazten'. Egia historikoa ezagutzeak egungo egia ulertzen eta egian oinarritzen den etorkizun hobeago bat planteatzen laguntzen du".

Tellechea

Ondoren, Artxiboko Zuzendariak Rosa Ayerbe doktoresari, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titular eta On Jose Ignazio Tellechearen ikasle-ohi eta lagunari, eman zion hitza. Rosak On Jose Ignazioren pentsamendu, jakituria eta egite finaren berri eman zigun dotorezia handiz.

Jarraian, Maria Angeles Tellechea andereak eta Elizbarrutiko Bikario Nagusi eta Elizbarrutiko Ondare Kulturalaren arduradun den Joseba Gonzálezek izenpetu zuten Mª Angelesek On Jose Ignazioren Fondo dokumentala Donostiako Gotzaindegiaren esku uzten duela adierazten duen agiria. Ondoren, esker onezko hitz hunkigarriak zuzendu zizkion On Joseba Gonzálezek Maria Angeles andereari hartu duen erabaki itzelaren garrantzia eskertuz.

Tellechea

Elizbarrutiko Artxibo Historikoko kideek antolatu zuten hamaiketako goxo batekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari. Bertan, giro lasai eta atseginean, lagunarte ederraz gozatu ahal izan genuen.

Gustatu bazaizu, Elizarekin elkarlanean lagun gaitzakezu
(Ikusi argazki guztiak)