- Fotokopi Arrunta(k): | 3,00 € |
---|---|
- Fotokopi Ziurtatua(k): | 10,00 € |
Eskaera bakoitzeko gehienez 5 kopia ezberdin eska daitezke.
Erreprografi kopiak jasotzea:
- Artxiboan | + 0 € |
---|---|
- Posta arruntaz bidaltzeagatik | + 8,50 € |
- Posta ziurtatuz bidaltzeagatik | + 11,00 € |
Eskaera hau, irabazi asmorik gabeko erabilera pribaturako da bakarrik. Bestelako erabiletarako Artxiboko dokumentuen edo irudien kopiak nahi izanez gero, dagokion Hitzarmen berezia sinatu beharko da.
Tasak ordaintzetik salbuetsita daude, eskakizun judiziala izanik, egoera ekonomiko larrian daudela egiaztatzen duten pertsonak, eta agiria elizaren tramitazioren baterako eskatzen dituztenak.
Bataioaren sakramentuaren bidez, gizakia Eliza-elkarteko kide bihurtzen da, Kristorekin bat eginda. Bataiatzen dena betiko izango da bataiatu, bataioak «betiereko ezaugarria» ematen baitu.
Bataiatzean, hiru sinbolo erabiltzen dira: ura, bizi berriaren eta bekatuak kentzearen ikurra; olioa, Jainkoaren bedeinkapenaren seinale, eta Jesukristorekin bat egitearen eta Elizako kide bihurtzearen ikur; eta argia, Jesukristo berpiztuaren sinbolo, bai eta bataiatuaren eginkizun ebanjelizatzailearen ikur ere.
Trentoko Kontzilio Ekumenikoaren XXIV. bilkuran, 1563ko azaroaren 11n, erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean. Hasiera batean, bataioaren data eta lekua zehazten ziren erregistro horretan, baita bataiatuaren, gurasoen eta aita-ama pontekoen izen-abizenak ere. Hainbat mende geroago, aitona-amonen izen-abizenak eransten hasi ziren, bai aitaren aldekoenak, bai amaren aldekoenak.
Gure Elizbarrutian daukagun bataio-inskripzio zaharrena, Artxibo Historiko honetan bertan jasoa, Maria Madariaga delako bati dagokio. 1498ko irailaren 2an bataiatu zuten, Antzuolako Errukizko Gure Amaren Parrokian.