- Fotokopi Arrunta(k): | 3,00 € |
---|---|
- Fotokopi Ziurtatua(k): | 10,00 € |
Eskaera bakoitzeko gehienez 5 kopia ezberdin eska daitezke.
Erreprografi kopiak jasotzea:
- Artxiboan | + 0 € |
---|---|
- Posta arruntaz bidaltzeagatik | + 8,50 € |
- Posta ziurtatuz bidaltzeagatik | + 11,00 € |
Eskaera hau, irabazi asmorik gabeko erabilera pribaturako da bakarrik. Bestelako erabiletarako Artxiboko dokumentuen edo irudien kopiak nahi izanez gero, dagokion Hitzarmen berezia sinatu beharko da.
Tasak ordaintzetik salbuetsita daude, eskakizun judiziala izanik, egoera ekonomiko larrian daudela egiaztatzen duten pertsonak, eta agiria elizaren tramitazioren baterako eskatzen dituztenak.
Nahiz eta, berez, heriotza ez den sakramentu, Elizak aspaldi-aspalditik jasotzen du agirietan, fideltasunez jaso ere, parrokia-elkarteko kide izandakoen lekukotza, hiltzen direnean zendutako santu eta fededunen elkartearekin bat egiten duten horiena.
Trentoko Kontzilio Ekumenikoak bataio eta ezkontzak inskribatzeko betebeharra ezarri zuenetik hainbat urtera (1545-63), eremu katoliko osoan heriotzak erregistratzeko betebeharra ofizializatu zen, 1614ko Rituale Romanum delakoaren bidez. Hasieran, ondoko datu hauek agertzen ziren erregistroan: heriotzaren data eta lekua, hildakoaren izen-abizenak, eta ezkontidearenak -halakorik egonez gero-; gerora, beste datu batzuk eransten hasi ziren, hala nola hildakoaren adina eta lanbidea.
Gure Elizbarrutian daukagun heriotza-agiri zaharrena Antonio izeneko bati dagokio -haren abizenik ez da ageri-: 1500eko azaroaren 29an inskribatu zuten heriotza hori, Antzuolako Errukizko Gure Amaren Parrokian.