- Fotokopi Arrunta(k): | 3,00 € |
---|---|
- Fotokopi Ziurtatua(k): | 10,00 € |
Eskaera bakoitzeko gehienez 5 kopia ezberdin eska daitezke.
Erreprografi kopiak jasotzea:
- Artxiboan | + 0 € |
---|---|
- Posta arruntaz bidaltzeagatik | + 8,50 € |
- Posta ziurtatuz bidaltzeagatik | + 11,00 € |
Eskaera hau, irabazi asmorik gabeko erabilera pribaturako da bakarrik. Bestelako erabiletarako Artxiboko dokumentuen edo irudien kopiak nahi izanez gero, dagokion Hitzarmen berezia sinatu beharko da.
Tasak ordaintzetik salbuetsita daude, eskakizun judiziala izanik, egoera ekonomiko larrian daudela egiaztatzen duten pertsonak, eta agiria elizaren tramitazioren baterako eskatzen dituztenak.
Ezkontzaren sakramentuaren bidez, ezkontideek, gizonak eta emakumeak, elkarrekiko maitasuna adierazten dute, eta ezin desegin daitekeen batasuna sortzen dute Jainkoaren eta Eliza-elkartean aurrean, bizi osorako fideltasuna eta maitasuna aginduz. Bataioan ez bezala, ezkontzan ezkontideek bideratzen dute sakramentua. Gutxienez bi lekuko izan behar dira bertan, bai eta apaiza ere, Elizaren lekuko aktibo baimendu gisa.
Trentoko Kontzilio Ekumenikoaren XXIV. bilkuran, 1563ko azaroaren 11n, parrokia bakoitzak ezkontzen erregistroa eraman beharko zuela ezarri zuten ezkontza erreformatzeko dekretuaren I. kapituluan. Erregistro horretan, datu hauek jaso behar ziren: ezkontzaren data eta lekua, eta ezkontideen eta aita-ama pontekoen izen-abizenak. Hamarkada batzuk geroago, beste datu batzuk eransten hasi ziren, hala nola ezkontideen gurasoen izen-abizenak, aitaren zein amaren aldeko aitona-amonen izen-abizenak, eta ezkontideen egoera zibila eta lanbidea.
Donostiako Elizbarrutian erregistratuta dagoen aurreneko ezkontza-agiria, Gipuzkoa osoko zaharrena, Juan Marutegui eta Gracia Madariaga ezkondu zirenekoari dagokio; 1501ean ezkondu ziren, Antzuolako Errukizko Gure Amaren Parrokian.