logo

Horregatik, agiriak honda ez daitezen, mugatu egin dugu jatorrizko agiriak zuzenean erabiltzeko aukera, eta, horren ordez, sakramentu-liburuen kopia mikrofilmatuak kontsultatu ahal izango dira, sakramentu-liburuak baitira erabiltzaileek gehien eskatzen dituztenak.

Bost urte daramatzagu sakramentuen erregistro guztiak aurkibide batean zerrendatzeko, informatizatzeko eta digitalizatzeko lanetan, azkar batean euskarri elektronikoan kontsultatu ahal izateko.

Bertaratzen diren erabiltzaileek, mikrofilmaturiko agiriak kontsulta ditzakete; horretarako hamabi mikrofilm-irakurgailu ditu Artxibokoak gaur-gaurkoz eskura Irakurketa eta Kontsulta Gelan, eta lanean banaka aritzeko beste sei mahai, mikrofilmaturiko kopiarik ez duten jatorrizko agiriak –sakramentu ez beste dokumentuak, alegia– aztertzeko.

Gustatu bazaizu, Elizarekin elkarlanean lagun gaitzakezu
(Ikusi argazki guztiak)