Bataio, ezkontza edo heriotza agirien kopia nahi izanez gero, gure eskaera inprimakia bete ezazu.
Jarduera Araudiaren 20. artikuluan xedatzen den bezala, Artxiboko langileek ez dutela genealogiako bilaketa-lanik egiten. Izan ere, gure denbora gehienbat artxiboko fondo zabala sailkatu, ordenatu eta katalogatzen ematen dugu, eta ikertzaileen eskura jartzen.
Hemen jasoa dagoen beste edozein motako dokumenturen kasuan, Artxiboak horien nolabaiteko kopiarik baldin badu (mikrofilm, digital, argazki analogiko, etab.), kopia horren erreprodukzioak eskuratuko dira, ez jatorrizkoarenak. Kopiarik egon ezean, jatorrizkoaren erreprodukzioak egin ahal izango dira, baldin eta egoera onean badago, edota haren ezaugarri fisikoek (neurria, pisua, etab.) horretarako aukera ematen badute.
Harremanetarako inprimakiaren bidez eska itzazu mota honetako kopiak.
Mikrofilm edo irudi digitalen fotokopia | |
---|---|
Arrunta | 3 € |
Ziurtatua | 10 € |
Artxiboak eginiko argazkia | 20 € |
Ziurtagiria laburtua | |
1900. urte artekoa (hau barne) | 20 € |
1901. urte ondorengoa (hau barne) | 15 € |
Jatorrizko transkribaketa | |
1900. urte artekoa (hau barne) | 20 € |
1901. urte ondorengoa (hau barne) | 15 € |