Harrera ordutegia
- Astelehenetik asteazkenera:
- 9:00etatik 17:30etara (etenik gabe)
- Ostegun eta ostiraletan:
- ITXITA Memoria Demokratikoaren Legearen ondorioz jasotako erreprografia eskaera handiari erantzuteko
- Derrigorrezkoa da aurrez hitzordua eskatzea telefono honetara deituz:
(+34) 943 21 20 00
Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan hamarka urteak daramatzagu, hemen jasotzen dugun ondare dokumental itzela biltzen, zaintzen eta gizarteari eskaintzen. Baina ez hori bakarrik; aipaturiko zerbitzua hobetu eta sakondu nahirik, gaur egun Internet sareak eta teknologia berriek eskaintzen dizkiguten bitartekoez baliatuz, aukera eman nahi diegu ikertzaileei euren lanak hedatzeko, lan horiek web orri honen bisitari guztien eskura jarriz.
Hala, gonbita luzatu nahi diegu baliabide honen bitartez beren lanak hedatu nahiko lituzketen ikertzaile guztiei, gure harremanetarako formularioa betez beren ikerlanak bidal diezazkiguten. Izan ere, euren lankidetzarik gabe, ezin izango genuke zerbitzu hau eskaini.
Gaiaren aldetik inolako mugarik jarri nahi ez dugunez, gai desberdinei buruzko azterlanek aurkituko dute laku atal honetan; esaterako, historiakoek, antropologikoek, medikuntzakoek, soziologikoek, genealogiakoek, etab., betiere ondoren azalduko ditugun irizpide eta arauetara egokitzen direlarik:
- Ezinbestekoa izango da, lan hauek gure zainpean dauden dokumentu-fondoez baliatuz prestatuak izatea, edota Elizaren Artxiboekin zerikusia izatea.
- Lanen burualdean, honako hauek adierazi beharko dira: Izenburua, Egilea, eta Helbideren bat –elektronikoa nahiz posta bidezkoa-, Artxiboaren eta ikertzailearen arteko harremana errazteko.
- Berebat, gehienez 300 hitz izango dituen laburpena prestatu beharko da. Laburpena euskaraz, gaztelaniaz eta/edo frantsesez izatea gomendatzen dugu.
- Aipaturikoaz gain, ikerlanaren gaiari buruzko gehienez ere bost deskribatzaile edo giltza-hitz sartuko dira.
- Gaur-gaurkoz, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo hiru hizkuntza hauek erabiliz eginiko testuak bakarrik argitaratuko ditugu.
- Ez da onartuko 12.000 hitz baino gehiagoko ikerlanik, orri-oineko oharrak barne.
- Testuak eta irudiak euskarri elektronikoan igorri beharko dira; testuak word edo html formatuan; irudiak, berriz, jpg formatuan.
- Idazlan bat jasotzeak ez du, besterik gabe, esan nahi argitaratzeko onartzen denik. Batzorde bat eratuko da lan bakoitza balioztatu eta, argitaratu ala ez erabakiko duena. Erabakia anonimoa izango da, eta gure aldetik ez dugu Batzordeak hartutako erabakiei edo jarraitutako irizpideei buruz inolako justifikaziorik eman beharrik izango.
- Egile bakoitza da atal honetan argitara emandako azterlanen jabea, eta, ondorioz, ezin izango da, berariazko baimenik gabe, beste hedabideetan lan horien edukia erabat nahiz hein batean argitara eman edo beste xede batzuetarako erabili.
- Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historiko hau ez da atal honetan azaltzen diren iritzien erantzule egiten.
- Argitara eramaten den lana hirugarren pertsonen informazioa balu, datuak babesteko arauak betetzeko ardura egilearena da, bereziki haien informazioa zabaltzeko baimena izatea.
Donostia, 2019ko urtarrilaren 1ean.
José Ángel Garro Mujika
Artxibo eta Liburutegi Zerbitzuaren Zuzendaria
Donostiako Gotzaindegia