logo

Artxiboak ez dira agiri-gordailu mutu edo pasiboak; aitzitik, hemen zeregin ugaritan dihardugu: hasi agiriak jaso eta gordailatzetik, eta erabiltzaileei eskaini ahal izateko behar bezala sailkatu, deskribatu eta signaturizatu arteko guztia egiten. Gure Artxiboan gero eta jarduera gehiago burutu behar izaten dugu; izan ere, urtero 5.000 erabiltzaile inguru artatzen dugu, 10.000 agiri inguru luzatzen, 300 gutunetik gora tramitatzen, horien artean agirien kopien eskariak, 20 metro linealetik gora agiri sailkatzen dugu…

Lan hauek burutu ahal izateko, Arlo desberdinetan sailkatu dugu Artxiboko jarduera; hala, Harrera Zerbitzuan, erabiltzaileak artatu eta hauek eskatzen dituzten agiriak luzatzen ditugu; Erreprografia Arloan, mikrofilmaturiko agirien kopiak egiten ditugu; Administrazio Arloan, posta eta telefono bidez iristen zaizkigun eskaerak artatzen ditugu; Indexazio Arloan, sakramentu-erregistroen informatizaturiko aurkibide zehatzak prestatzen ditugu, erabiltzaileen bilaketak errazteko; Deskribapen eta Katalogazio Arloan, agiriak nazioarteko araudietan oinarrituz ordenatu eta sailkatzen ditugu, eta Digitalizazio Zerbitzu Arloan, Talde teknikoa kudeaketarako prozesu informatikoetaz arduratzen da eta sakramentu Indizaketa taldeak euskarri elektronikoan indexaturiko partida historikoen digitalizaketaren parte diren prozesuak bideratzen ditu. Hain jarduera mota zabal hauek, Zuzendariak ikuskatu eta bultzaturikoak dira, bera Donostiako Elizbarrutiko Artxibozain Nagusia delarik.

Gustatu bazaizu, Elizarekin elkarlanean lagun gaitzakezu
(Ikusi argazki guztiak)