Parrokietako Artxiboek eratzen duten funts-multzo ugari eta anitzaren artean, Sakramentuen Saila da aipagarria (Bataioak, Sendotzak, Ezkontzak eta Heriotzak), Pastoral Ikustaldiak, Mintzaldi liturgiko-moralak, Parrokietako Kabildoen idazkiak, Elizako Obren Kontuak, Kofradiak, Ermitak... Aipamen berezia merezi dute pergaminoek, 192 orain artekoak, parrokia desberdinetatik heldu direnak, eta hauetarik zenbait, oso antzinakoak, bat esaterako 1353. urtekoa.