logo

Artxibo honetan gordetzen diren dokumentu guztien berragerpen eskariek, jarraian dauden arauen onaitzea suposatzen du:

  1. Oinarrizko arrazoia fondo dokumentalen zaintza dela kontuan izanik, gaur-gaurkoz, mikrofilmatu edo digitalizatutako agirien fotokopiak bakarrik eskatu ahal izango dira, eta ez jatorrizkoenak. Bestelako erreprodukzio motaren bat nahi izanez gero (irudi digitalak, argazkiak, etab.) bai erabilera pribaturako bai komertzialerako, dagokion baimena eskatu beharko da Hitzarmen baten bitartez.
  2. Fotokopiak arruntak edo ziurtatuak eskura daitezke; nolanahi ere, azken hauek behar izaten dira izaera juridiko edo burokratikoko tramitazioetarako.
  3. Ez da liburu edo espediente osoen fotokopiarik egingo, ezta beraien zati nabarmenik edo deskribatzailerik ere.
  4. Artxiboak beretzat jasotzen du behar bezala bete gabeko eskariak ez artatzeko eskubidea.
  5. Eskaera hau irabazi asmorik gabeko erabilera pribaturako da bakarrik. Bestelako erabilera baterako Artxiboko dokumentuen edo irudien kopiak nahi izanez gero, dagokion Hitzarmen berezia beharko da.
  6. Eskaera Orrian gehienez 5 agiri eska daitezke; Artxiboan bertan jasotzekotan ez ditugu bidalketa tasak kobratuko; bestela eskaera bakoitzari tramitatze eta bidalketa tasak batuko zaizkio:
    Posta arrunta 8,50 €
    Posta ziurtatua 11 €
  7. Sei hilabeteko epea ematen da, gehienez, eskatutakoa jasotzeko; denbora hori igarotakoan kopien gaineko eskubide guztiak galduko ditu eskatzaileak.
Donostia, 2015eko abenduaren 9an.
José Ángel Garro Mujika
Artxibo eta Liburutegi Zerbitzuaren Zuzendaria
Donostiako Gotzaindegia
Gustatu bazaizu, Elizarekin elkarlanean lagun gaitzakezu
(Ikusi argazki guztiak)